Joan den zapatuan lez, gaur ere pertsonaia bitxiak ibiliko dira Elgoibarko eta Mendaroko kaleetan. Elgoibarren mozorroen elkartzearekin hasiko dira ospakizunak 16:45ean. Mendaron magia ikuskizuna eskainiko du Tor magoak San Agustin aretoan, 18:00etan. Hona hemen zapatuko irudiekin osatutako bideo-laburpena.
-
Inauteriak aurrera (2016-02-06)
-
Kolorez jantzi da Elgoibar Euskal Inauteriekin (2016-02-05)
Domeka eta asteleheneko atsedenaren ostean, martxan dira berriz ere inauteriak, eta berriz ere mozoro festa izango da kaleetan. Hona hemen inauterietako martitzenerako Elgoibarren prestatu duten egitaraua:
- 16:45 Mozorroen elkartzea Kalegoen plazan.
- 17:00 Kiki, Koko eta Moko pailazoen berbena: Paranda-tutiplen. Kalegoen plazan (euria bada, Maalan)
- 18:15 Mauxitxa txarangarekin kalejira, erraldoi, buruhandi eta zezenzikletekin.
- 18:00-21:00 Dantzaldia Eguren orkestrarekin eta mozorro lehiaketa. Jubilatuen Biltokia.
- 20:00-23:00 Mozorro gaubeila. Gaztelekuan.