Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 

 

2016 02 06 inauteri zapBarixakuan kaleak kolorez jantzi ondoren, zapatuan ere ez da kolorerik falta izan Elgoibarko kaleetan. (argazki bilduma dauka)

Goizetik mozorrotu denik izan da, baina arratsalde partean mozorroek musikarekin bat egin eta jai giroa nagusitu da. Atxutxikaraokean umeak Maalan ibili dira kantuan eta dantzan. Ondoren Mauxitxa txarangarekin eta buruhandi, erraldoi eta zezenzikletekin egin dute kalejira Kalegoen plazaraino. Askotariko mozorroak ikusi ahal izan dira eta baziren taldean mozorro bereziak ez ezik karrozak prestatu dituztenak ere.

Domekan jubilatuek Eguren orkestrarekin dantzarako aukera izango dute biltokian eta martitzenean berriz ere mozorro festa izango da Elgoibarko kaleetan.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza