Hemen dira inauteriak

Barren.eus 2016ko ots. 5a, 08:06

Goiz datoz aurtengo inauteriak. Gaur hasi eta martitzenera bitartean mozorroak kalera aterako dituzte Elgoibarren eta Mendaron. Urtero bezala, kalejira, karroza, txaranga, merendolak edota kontzertuekin ondo pasatzeko aukera izango da (egitaraua dauka)

Gaur, Ostiral Mehe egunean, euskal inauteriak irudikatuko dituzte Elgoibar Ikastolakoek herriko kaleetan eta munduko dantzen inguruko mozorro jaia egingo dute Mendaroko ikastolako eskola-umeek. Ludotekan, berriz, mozorro festa, Photocall-a, mertendola eta mozorro lehiaketa prestatu dituzte. Musikazaleek Sinuoseren inauterietako XX. kontzertuarekin gozatzeko aukera izango dute gaur gauean (23:00), Kultur Etxeko sotoan. Aurtengo kontzertuan "Umetokitik" kontzetuarekin jolas egingo dutela aurreratu dute Sinuosekoek. "Musikarekin jolasten umeak bagina bezala, jada umeak dauzkagunez gainera, gure musika mozorrotzen jarraitzen dugu kontzertu bakar eta errepikaezin honetan", esan dute.

•Animalien eta pertsonen mozorro lehiaketa zapatuan

2016 02 04 txakurrak mozorrotutaAurtengo inauterietako berezitasunen artean, animalien babeserako Adogi elkarteak antolatu duen ekimen berezia nabarmendu behar da. Maalako parkean mozorro lehiaketa egingo dute zapatuan, 11:00etatik 15:00etara bitartean. Etxeko abereek eta haien jabeek parte hartuko dute lehiaketan. Adogiren arabera, “5 euroren truke izena eman eta etxeko guztiek Inauteriez disfrutazeko aukera aparta” izango dute. Izena emateko: infoadogi@gmail.com edo 678 373 787 (Ainhoa). Horrez gain, Adogik mahai informatiboa jarriko du, animaliak babesteko zer lan egiten duen ezagutarazteko. Era berean, bigarren eskuko arropa zein bitxikeriak erosi ahal izango dira.

Inauterietako egitarau osoa ondorengo taulan:

2016 02 04 inauteriak elg mend egitaraua