Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 09 16 sanmigelak aistia afaria jaiakBi urteko etenaren ostean indarberrituta eta berrikuntzekin datoz aurten Aiastiako San Migel jaiak. Antolatzaileek, gainera, umeen bazkaritarako zein helduentzako afaritarako izena aurrez emateko eskatu dute.

Irailaren 29an da San Migel Eguna, eta horren harira, datorren astebururako antolatu dituzte auzoko jaiak. Zapatuan hasiko dira, eta besteak beste umeentzako ekitaldiak izango dira egun horretan: umeentzako jolasak, bazkaria eta puzgarriak. Haritz dantza taldearen erakustaldia, eta bolo txapelketa ere ez dira faltako egun horretan, eta gauerako erromeria antolatu dute, Fan&Go taldearekin. Domekan berriz, artzai txakur txapelketa eta idi-demak egingo dituzte. San Migel Egunean amaituko dira auzoko jaiak, eta egun horretan meza, trikitilariak eta pilota partidak egongo dira.

 • Autobus zerbitzua zapatuan
Aurtengo berrikuntzen artean autobus zerbitzua nabarmendu behar da. Zapatuan Aiastiara igotzeko autobusa jarriko dute, 19:00etatik goizaldeko bostak arte. Txarridunako errotondatik irtengo da autobusa, eta etenik gabe arituko da lanean ordu tarte horretan. Antolatzaileek, bestalde, umeen bazkaritarako zein zapatuko afaritarako izena aurrez emateko eskatu dute. Interesatuek telefono zenbaki honetara deitu behar dute, irailaren 22rako: 666 269 636 (Elorri).

2022 09 16 sanmigelak aistia afaria jaiak haritz edt

2022 09 16 sanmigelak aiastia aulkijokoa

2022 09 16 aiastia danmigel jaiak eguitaraua 2022

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza