Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 08 28 sokamuturra elgoibar sanbartolomeak2022 BARRENSokaren muturrera lotutako Arno ganadutegiko zezen eta bigantxa bolaztatuek lagun ugari batu zituzten Elgoibarko kaleetan eta plazeta aurtengo San Bartolome jaietan ere.

Bi urtean jairik gabe, -eta hortaz sokamuturrarik egin gabe- egon eta gero (2019an izan azen azkena), gogoz zeuden zaleak zezen eta bigantxen aurrean ibiltzeko. Jende asko ibili zen abereen aurrean, inguruko herrietatik etorriak hainbat, eta ikusleak ere mordoxka izan ziren. Abuztuaren 25ean (Txiki Eguna), 26an (Gazteen Eguna) eta 28an (Umeen eta Erretiratuen Eguna) egin zituzten sokamuturrak jaso ditugu honako laburpen-bideoan. Mila esker irudiak laga dizkiguten herritarrei.

Bideoa:

 

∞Lotura duten albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza