Sanbartolomeak 2022: Baserritarren Eguna, irudietan

Barren.eus 2022ko abu. 28a, 09:35

Baserritarren eguna izan da 2022ko sanbartolomeetako azkenarreuko eguna. Goizean gazta eta sagardo lehiaketak erabaki baziren, arratsaldean Euskadiko Limusin Txapelketa eta Mintxeta Memoriala: Sanbartolomeetako Harri jasotze txapelketa jokatu zituzten. Gauean, plaza jendez gainezka zela eman zuen bere kontzertua Puro Relajo taldeak (ikus bideoan).

Azken urteetan moduan, Mintxeta (124,6) eta Belaustegi (145,4 kilo) harri irregularrekin jokatu zuten harri jasotze txapelketa eta uneko harrijasotzaile onenetarikoak elkartu ziren Kalegoen plazan, zortzi guztira. Horien artean gazteena zenak lotura berezia du gainera Elgoibarrekin. Zarauztarra da Imanol Royo 'Lartain', baina amaren familia guztia Elgoibarkoa du, Urazandi auzokoa, hain justu ere. Bere birraitona ere harrijasotzen ibili zen, "Lartain" moduan, eta Imanol Royok ere Lartain abizena hartu du plazan aritzeko. 17 urte besterik ez ditu eta orain dela urtebete hasi zen harrijasotzen. Joseba Ostolazaren Harri Eskolako kidea da eta ilusio handia zuen Elgoibarren lehiatzeko, familiaren aurrean. Azken postuan sailkatu zen, hamar jasoaldi eginda, bi Belaustegi harriari eta zortzi Mintxeta harriari. Jasoaldi gehiago egiteko nahi eta asmoarekin etorri bazen ere, pozik zegoen.

Jokin Eizmendi (Zarautz, 1984) nabarmendu zen gainerako harrijasotzaileen artetik. Orain arteko marka berdindu zuen 30 jasoaldi eginda, 13 Belaustegi harriarekin eta 17 Mintxeta harriarekin. Plazan zen Izetak orain urte batzuk eginiko marka berdindu zuen Eizmendik. Mikel Lopetegi 'Urra'  (Zarautz, 1997) sailkatu zen bigarren postuan, 24 altxaldi eginda (10 Belaustegi harriarekin; 14 Mintxetarekin). Urrak arazoak izan zituen Mintxeta harriarekin. Nondik heldu ezin asmatuta ibili zen lehen segundoetan eta asmatu zuenerako eta erritmoa hartu ezin izan zuen Eizmendiren markara gerturatu. Beñat Telleria sailkatu zen hirugarren postuan 20 altxaldirekin (6 Belaustegirekin, 14 Mintxetarekin). Gertu izan zuen Paulo Azpiazu, altxaldi batera. Belaustegi harriarekin hiru jasoaldi bakarrik osatu zituen, eta aldiz, 16 pisu handiagoko Belaustegi harriarekin, Eizmendi eta gero harri horri altxaldi gehien eman zizkiona izan zen. 

Sailkapena

  • Jokin Eizmendi: 30 altxaldi (13 Belaustegi / 17 Mintxeta)
  • Mikel Lopetegi Urra: 24 altxaldi (10 Belaustegi / 14 Mintxeta)
  • Beñat Telleria: 20 altxaldi (6 Belaustegi / 14 Mintxeta)
  • Paulo Azpiazu: 19 altxaldi (3 Belaustegi / 16 Mintxeta)
  • Aimar Galarraga: 18 altxaldi (8 Belaustegi / 10 Mintxeta)
  • Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a: 16 altxaldi (5 Belaustegi / 11 Mintxeta)
  • Xabat Olaizola: 15 altxaldi (3 Belaustegi / 12 Mintxeta)
  • Imanol Royo Lartain: 10 altxaldi (2 Belaustegi / 8 Mintxeta)

 • Limusin abelgorrien txapelketa
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ganadu jabeak, hamar guztira, batu ziren Sigmako probalekuan, Euskadiko Limusin Abelgorrien 28. Txapelketan lehiatzeko. Hala, Euskadiko Limusin arrazako alerik onenak ikusteko aukera izan zen, bi urtean behin jokatzen den xapelketa honetan.

Musikak ere izan zuen lekua Baserritarren Egunean. Baltzola eta lagunek trikiti doinuak eraman zituzten kalez kale egin zuten kalejiran (ikus bideoan). Era berean, Elgoibarko Kale kantariek kanta herrikoiak abstu zituzten. Gauean kontzertuak izan ziren Maalan zein Kalegoen plazan. Maalako Gune Askean The Clayton eta Bad Sound Sistem taldeak igo ziren eszenatokira. Kalegoen Plazan, berriz, jendetza batu zen Puro Relajo taldearen emanaldian. Kontzertuaren amaieran Mauxitxa txarangakoak irten ziren kalejiran, baina horrenbestekoa zen jendetza Maalaraino ailegatu ezinda gelditu zirela Kalegoen plazatik hasi zuten kalejira.

 

 

2022 08 27 baserritarrem eguna limousun lehiaketa eizmendi BARREN

2022 08 27 baserriar eguna harrijasotzea zortzirak bi harriegaz BARREN

2022 08 27 baserriar eguna harrijasotzea lartain BARREN

2022 08 27 baserriar eguna harrijasotzea paulo BARREN

2022 08 27 baserriar eguna kale kantariak BARREN

2022 08 27 baserriar eguna trikitixa kalejira BARREN

2022 08 27 baserritarrem eguna limousun lehiaketa orrazten BARREN

2022 08 27 baserritarrem eguna limousun lehiaketa BARREN

2022 08 27 baserritarrem eguna puro relajo 1 BARREN

∞Lotura duten albisteak: