Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 08 27 baserritar eguna sagardo lehiaketa 3 BARRENBaserria eta honen ingurukoak dira gaur festaren ardatz, Baserritarren Eguna baita gaur, sanbartolomeetako azkenaurrekoa. Goizean bi lehiaketa ere jokatu dituzte, gazta eta sagardo txapelketak; eta, Lekarozera eta Aiara joan dira lehen sariak.

Sallobente elkarteak antolatuta, Sagardo Txapelketa eta dastatzea egin dute Kalegoen plazan. Lehiaketari dagokionez, 37. ekitaldia izan da aurtengoa, eta Astigarragako bi sagardo sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuetan. Epaimahaikideek Alorreneako sagardoari eman diote bigarren saria eta Petritegi sagardotegikoari hirugarrengoa. Irabazlea, berriz, Aiako Izetako sagardoa izan da. Lehiaketako aurkezleak adierazi duen moduan, herri kiroletan ez ezik, sagardogintzan ere primeran moldatzen dira izetatarrak.

Kalamua elkarteak antolatzen duen sanbartolomeetako gazta lehiaketan, berriz, hamazazpi gazta lehiatu dira. Epaimahikideek sei aukeratu dituzte finalerako eta Kortariako gaztak, Baztango gazta entzutetsuak eskuratu du lehen saria. Arabako Azkarra gaztandegia sailkatu da bigarren postuan eta Ipiñaburuko gaztak lortu du hirugarren saria.

2022 08 27 baserritar eguna gazta lehiaketa BARREN

∞Lotura duten albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza