Sanbartolomeak 2022: Gazteen Eguna, irudietan

Barren.eus 2022ko abu. 26a, 21:13

Nerabeen eta Gazteen Egunean ere makina bat ekitaldi egon da eta horietako hainbatekin osatu dugu argazki-bilduma.

Sokamuturra eta goitibehera eta drift trike jaitsierak izan dira goiz partean eta eguerdian gaztez bete dira San Bartolome elizako arkupeak. Izan ere, Gune Askekoak Gaztiak gera barren eguna ospatzen dihardute gaurkoan, eta herri bazkaria egin dute. Aita Agirre plazan eitekoak ziren arren, elizako arkupeen babesean egin dute azkenean. Bazkalostean ibai jaitsiera egin dute Deba ibaian behera. Jaien bezperan ibaia garbitzen aritu ziren gazteak eta jolasleku izan dute gaurkoan Deba ibaia. Ibaian behera jaisteaz gainera hainbat jolas edo erronka gainditu behar zituzten. Uretatik irtetean ere jolasekin jarraitu dute, karro poteo jolasekin, hain zuzen ere. Aldi berean, Funbox Factory taldeak bizikleta gaineko erakustaldia eman du Kalegoen plazan. Txundituta laga dituzte ikusleak egin dituzten trikimailuekin eta jausiekin, udaletxeko balkoiaren parerainoko jausiak egin baitituzte plazan ipini duten arrapala handi bati esker.

Bizikleta ikuskizuna amaitu denean hasi da Aita Agirre plazan jokatu duten herri kirolen taldekako triatloia. Hiru emakumez osatutako lau talde lehiatu dira, lurraldeka, eta Bizkaiko herri kirolariak gailendu dira. Euskal Telebistak irailaren 4an emango du telebistaz Elgoibarren jokatu duten lehia. Iluntzean musikak hartuko du Maala aldea, zazpi talde igoko baitira eszenatokira Elgoibarko Musikarien Elkarteak antolatutako musika jaialdian.

 

 

 

2022 08 26 gazteen eguna ibai jaitsiera gune askea BARREN

2022 08 26 gazteen eguna ibai jaitsiera barrez BARREN

2022 08 26 gazteen eguna ibai jaitsiera tenisean BARREN

2022 08 26 gazteen eguna funbox jausia 1 elgoibar BARREN

2022 08 26 herri kirolak gazteen eguna elgoibar BARREN

2022 08 26 gazteen eguna kontzertua maala BARREN

2022 08 26 gazteen eguna maala kontzertua barren 1