Berdintasunean, aske eta feminismotik bizitzeko jaiak antolatu ditu Maalako Jai Batzordeak

Barren.eus 2022ko uzt. 28a, 13:56

Gune Askean egitarau propioa izango dute sanbartolomeetan, eta egongo da non aukeratu. Aldarrikapena eta festa uztartuko dituzte festetan ere. Kontzertuak, erreka jaitsierak, presoen eskubideen aldeko bazkaria eta elkarretaratzea antolatu dituzte, besteak beste.

San Bartolome jaiak aske bizitzeko aukera eskainiko du Gune Askeak. Abuztuaren 22an hasiko dituzte ekintzak, eta egun horretakoen barruan, Gune Askeko jaietako logotipo lehiaketa irabazi duen irudiarekin sortutako kamisetak banatuko dituzte. Gazte Asanbladakoek #gaztiakgerabarren logo lehiaketa antolatu dute eta Jone Alvarezek aurkeztutako logotipoa aukeratu dute kamisetetara eramateko. Kolore bakarreko logoa izan behar zuen, eta "2022" urteak azaldu behar zuen diseinuan. Lehiaketara aurkeztutako diseinuak Instagramen duten kontuan jarri zituzten ikusgai eta boto gehien jaso dituena aukeratu dute irabazle. Kamiseta soinean eta zapia lepoan jarrita hasiko da festa Gune Askean. Gaztetxearen urteurren eguna, Elkartasun Eguna, Bartola Eguna, Txiki Eguna, Gaztiak gera barren Eguna eta Baserritarren Eguna ospatuko dituzte. Indarkeria eta eraso guztietatik salbu bizi nahi dituzte jaiak, aske eta feminismotik.

Hona Gune Askekoek prestatu duten egitaraua:

2022 07 28 gune askea egitaraua san bartolomeak

EGITARAUA
Abuztuak 22, astelehena
Gaztetxian urteurrena

  • 11:00 Erreka garbiketa
  • 18:00 Kamiseta banaketa
  • 19:00 Bertso poteoa


Abuztuak 23, martitzena
Elkartasun Eguna

  • 15:00 Presoen eskubideen aldeko herri bazkaria. Tiketak: Jai Alai, Lanbroa eta Iturrin (15 euro).
  • Ondoren, Andoni Ollokiegirekin kantaldia.
  • 22:00 Kontzertuak: Debrassband eta Amildegi


Abuztuak 24, eguaztena
Bartola Eguna

  • 14:00 Bazkari feminista (Ez mixtoa)
  • Ondoren, bingo musikatua
  • 18:00 Triki poteoa
  • 21:00 Larrain dantza herrikoia
  • 22:00 Hemen taldearen kontzertua


Abuztuak 25, eguena
Txiki Eguna

  • 20:00 Laket taldearekin erromeria


Abuztuak 26, barikua
Gaztiak gera barren eguna

  • 14:00 Herri bazkaria
  • 17:00 Erreka jaitsiera
  • 19:00 Karro poteo jolasekin


Abuztuak 27, zapatua
Baserritarren Eguna

  • 19:00 Elektrotxaranga
  • 22:00 Kontzertuak: The Clayton
  • Bad sound system

Hona 2019ko San Bartolome jaietako zenbait irudi:

2022 07 28 gune askea sanbartolomeak 2019 ibai garbiketa deba elgoibar BARREN

2022 07 28 gune askea sanbartolomeak 2019 txaranga BARREN

2022 07 28 gune askea sanbartolomeak 2019 bazkaria sigma BARREN

2022 07 28 gune askea sanbartolomeak 2019 bazkaria BARREN