Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 07 24 sargoate erromeria elgoibarEguraldi eguzkitsua lagun, joan den domekan, uztailak 24, egin zuten Sargoateko erromeria, Azkarate gaina eta Irukurutzeta artean.

Azken bi urteetan egin gabe egon ostean, jende ugari gerturatu zen Sargoatera, Sallobente Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako Sargoateko erromerian parte hartzera. Apaiz batek beharrean auzotar batek gidatu zuen elizkizun batekin eman zioten hasiera ospakizunari. Benantzio Otaegi parrokoak gidatzen zuen elizkizuna azken urteetan, baina erretiroa hartu duela eta, apaiza ez den Alberto Egurenek hartu zuen haren lekua aurtengoan, eta berak gidatu zuen Hitzaren liturgia.

Horren ostean, salda, txorizoa eta edariak banatu zituzten Udalak jarri zituen bi karparen babesean. Lehen bi pago handiren babesa eta gerizpea izaten zuten, baina haizete batek behera bota zituen zuhaitzok 2020an, eta geratu den soilgunean zuhaitz gehiagorik ez dagoela-eta ipini zituzten karpak. Trikitilaririk ere ez zen falta izan.

 • Santumotz Eguna, abuztuaren 7an
38 urteko etenaldiaren ostean, 2006an berreskuratu zuten Idotorbeko auzotarrek Santumotz Eguna ospatzeko usadioa. Aubixatik Hiru-Iturrira bidean, Urkiola-Txiki baserriaren alboan dagoen Santumotz lautadan ospatzen dute, bertan dagoen ermitaxoaren bueltan. Andres Egidazu artista elgoibartarrak eginiko sainduaren irudia egoten da han. Hona abuztuaren 7rako prestatu duten egitaraua.

Egitaraua (2022ko Santumotz Eguna):

  • 11:00 Hitzaren Liturgia Santumotzeko lautadan.
  • Ondoren salda eta txorizoa banatuko dituzte
  • 12:00 Imanol Albizu 'Goikoetxe' auzoko harrijasotzailearen erakustaldia.
  • Jarraian Mendiluze eta Peñagarikano bertsolarien bertso-saioa.
  • Tarteka Ansorregi eta Larrañaga soinu-jotzaileak.
  • 14:30 Lagunarteko bazkaria San Pedro jatetxean. (34 euro) Izen-ematea: 943 740 010.
  • Egun guztian zehar soinojoleek eta bertsolariek alaituko dute eguna.

*Argazkiak: Itziar Aranbarri eta Sallobente Elkartea.

2022 07 24 sargoate erromeria elgoibar 1

2022 07 24 sargoate erromeria elizkizuna alberto eguren

2022 07 24 sargoate erromeria elgoibar trikitixa

2022 07 24 sargoate erromeria elgoibar karpan

2022 07 24 sargoate erromeria elgoibar lorak

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza