Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 07 28 sallobente jaixak karpan dantzaAbuztuaren 6an ospatuko dituzte aurten Sallobenteko jaiak. Egun osoko egitaraua prestatu dute auzotarrek, eta ume zein nagusientzako ekitaldiak izango dira: Niala magoa, erromeria, bolo txapelketa...

Aurten, baina, ez da autoa aparkatzeko lekurik egongo, eta autobus zerbitzua jarriko dute goizetik hurrengo eguneko goizaldera arte. Jaiak antolatzen dituzten Sallobente Elkarteko arduradunek espreski eskatu dute auto partikularretan ez joateko, ez delako aparkatzeko lekurik egongo.

Abuztuaren 10ean, San Lorentzo Egunean, meza egongo da eta ondoren salda eta txorizoa banatuko dituzte.

SALLOBENTE-ERMUARANGO JAIAK
Abuztuak 6 eta 10
6 ZAPATUA

  • 11:30 Txapliguak, jaiei hasiera emateko.
  • 11:45 Hitzaren ospakizuna.
  • Jarraian eta egunean zehar, Naiara eta Lanberri trikitilariak.
  • 14:00 Bakailao jana, bereziki, auzoko aiton-amonentzat, eta bestelako bazkariak bertaratzen direnentzat.
  • 16:00 Umeentzako jolasak.
  • 18:00 Niala magoaren ikuskizuna.
  • Jarraian, txokolatada.
  • 20:00 Emakumezkoen Bolo Txapelketa.
  • 23:00 Erromeria, Bide Batez taldearekin.
  • 00:00 Bolo txapelketa.
  • 01:00 Sorpresa, jende artean.


* Maalatik Sallobenterako autobus zerbitzua egongo da egun osoan zehar, 11:15etik goizaldeko 05:00ak aldera arte. Antolatzaileek eskatu dute auto partikularretan ez joateko, ez delako egongo aparkatzeko lekurik.


10 EGUAZTENA
San Lorentzo Eguna

  • 11:00 Prozesioa eta meza nagusia.
  • Ondoren, salda eta txorizoa.

2022 07 28 sallobente jaixak artxiboa elgoibar

2022 07 28 sallobente jaiak prozesioa arg zaharra

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza