Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 07 25 Santanak erromeriaSantanetako laugarren eguna dute gaur Mendaron, Santio Eguna. Bergarako erraldoi eta buruhandien konpartsak hasiko du eguna eta Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertuarekin amaituko da. Tartean, baina, herriko haur eta gazteen pilota partidak, Plazaz plaza txapelketako emakume pilotarien partidak, Elektrotxufla txarangarekin kalejira eta nagusien danborrada izango dituzte. Argazkiak barruan.

Ume eta Nagusien eguna ospatu zuten atzo. Txirristada handia jarri zuten goizean Azpilgoetan, eta atzoko sargoriarekin ederki gozatu zuten hara inguratu ziren haur eta gurasoek. Ondoren, Mendaroko euskal dantza taldeko haur eta nagusien dantza-saioa izan zen frontoian. Berezia izan zen atzokoa. Dantza taldeko kideek beste bultzada bat eman nahi diote euskal dantzari Mendaron, eta 1992an Rogelia Horrillok jositako arropekin irten ziren plazara. Ordubete inguruko saioa egin zuten eta bukaeran, Amaia Aguriagoikoa eta Imanol Arantzamendi dantza-irakasleak, Leonor Barreras taldeko dantzari beteranoena eta Rogelia Horrillo jostuna omendu zituzten. Horrilloren partez haren alaba Nuria Guerolak jaso zuen lore-sorta. Arratsaldean, berriz, haur danborrada izan zuten, Arno Guraso Elkarteak antolatuta, eta iluntze-gaua Lisker taldeak girotu zuen. Ez da lehen aldia Lisker Mendarora etortzen dela eta gustuko dute mendaroarrek, plaza bete lagun jarri baitzuten dantzan eibartarrek.

 

 
2022 07 25 Santanak haur danborrada

2022 07 25 Santanak omenaldia

 
2022 07 25 Santanak euskal dantza

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza