Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 07 23 Santanak herri bazkariaEgun handia izan zuten atzo Mendaron: Kuadrillen Eguna, eta gaur, domeka, 8:30ean, parrandak segitzen du batzuentzat Herriko Enparantzan. 460 lagun baino gehiago elkartu ziren atzo ikastolako patioan egin zuten herri-bazkarian, eta Motxaila Bandek aspaldi ez besteko giroa jarri zuen iluntzean.

Agurra zuten atzokoa, eta hiru ordutik gorako saioa eskaini zuten, eta gozatu zuten herritarrek zein kanpotik etorritakoek. Gauean, berriz, playbackean lehiatu ziren herriko kuadrillak eta ikusmin handia piztu zuten.

 

 
Gaur, domeka, Haurren eta Nagusien Eguna dute Mendaron. Hona gaurko egitaraua:
 
  • 11:00 Txirristada handia eta puzgarriak Azpilgoetan
  • 12:30 Meza nagusia, Azpilgoetan
  • 13:30 Euskal dantzetako ikasleen saioa, frontoian
  • 14:30 Bazkaria Aizpe elkartean
  • 18:00 Haur danborrada, Arno guraso elkarteak antolatuta eta Bizi Poza txarangak girotuta
  • 20:00 - 23:30 Lisker.

 

2022 07 23 Santanak playback
 
2022 07 23 Motxaila Band agurra
 
2022 07 23 Santanak paella lehiaketa
 
2022 07 23 Santanak kuadrilla eguna jolasetakoak
 
2022 07 23 Santanak kuadrilla eguna jolasak

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza