Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 07 06 San Fermin txiki MendaronEguraldiak ez zuen lagundu, baina ez zuen jaia zapuzterik lortu. Mendaroko udalekuetan izena emandakoek San Fermin txiki eguna ospatu zuten atzo, bi urteko etenaren ondotik.

 

Udaletxeko plazan egitekoa zuten festa ikastolako patioan egin behar izan zuten, txupina botatzekoa zuten orduan euria ari zuelako goian-behean. Hala ere, egitarauari bere horretan eutsi zioten. LH5eko lau mutilek bertsoa kantatu zuten harmailetatik, eta ondoren, San Ferminen aldeko kantua abestu zuten haur eta begirale guztiek elkarrekin. Kantuak amaituta, udaletxeko brigadako langile batek txupina piztu zuen eta hasi zuten entzierroa umeek. Bezperan kartoiarekin egindako zezen-buruen aurretik korrika jardun ziren. ARGAZKIAK

2022 07 06 San Fermin txiki entzierroa Mendaron1

2022 07 06 San Fermin Txiki entzierroa Mendaron

 
2022 07 06 San Fermin txiki bertsoa

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza