Goikoerrotako zubi ondoan piztu zituzten Elgoibarren San Joan bezperako suak

Barren.eus 2022ko ekainaren 24a

Ekaitz artean joan zen bart San Joan Bezpera Eguna, eta Elgoibarren behintzat su gehiago ikusi zen zeruan lurrean baino.

Goikoerrotako zubi ondoan (Sigmako industrialdeko sarreran) ikus zitezkeen atzo iluntzean su-argiak, horixe baitzen sua pizteko izendatutako lekua. Ez zuen suak pizteko eguraldirik onena egin eta aurreko urteetan baino lagun gutxiago ibili ziren suaren bueltan, beti moduan umeak denak. Edonola ere, zenbait-etxe-ondotan eta baserrietan ikus zitekeen ke ilarak, sua pizteko usadioari eusten diotenaren seinale.

2022 06 23 san joan suak elgoibar 2

2022 06 24 san joan sua elgoibar errotaberri

2022 06 23 san joan suak elgoibar 1b1

2022 06 23 san joan suak elgoibar 1

2022 06 23 san joan suak elgoibar