Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 23 sanjoanak Mendaro suaSan Joan bezpera ospatu zuten atzo Mendaron, azkeneko urteetan baino xumeago. Aurten ez da Akelarrerik izan, ez behintzat azkeneko urteetan egin den ospakizun handirik, baina sua piztu zuten Herriko Enparantzan eta suaren bueltan elkartu ziren herritarrak.

 Arratsalderako kalejira iragarria zuen Mendaroko Udalak, eta esandako orduan irten ziren ludotekatik haur eta begiraleak. Ludotekako erabiltzaileek astean Akerbeltzen musukuak eta argi-zuziak eginak zituzten kalejirarako eta haiek hartuta abiatu ziren, Txorotxarangako hiru kidek lagunduta.

Gauean, berriz, 22:30an, sua ixotu zuten udaletxeko brigadakoek, plazan. Eguraldi txarra iragarria zegoen arratsalderako, eta plastikoz estalita izan zuten egun osoan zehar egur-meta plazaren erdian, eta eskerrak hari, sua pizteko ordubete bat aurretik sekulako zaparrada bota zuelako. Piztu zuten, baina, sua, behin ilundutakoan. Su handia egin zuten plazaren erdian, eta su txikiago bat bazter batean, nahi zuenak gainetik salto egin ahal izateko. Era berean, egun osoan plazan jarritako otzaretan jasotako desio eta eskaera-papertxoak erre zituzten sutan, tradizioak esaten duen moduan.

2022 03 23 sanjoanak txorotxaranga

 

2022 06 23 Sanjoanak saltoa

2022 06 23 Sanjoanak su handia Mendaro

 
 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza