Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 23 2020 06 23 san joan bezpera sua mendaroJai egingo dute gaur arratsaldean Mendaron, San Joan bezpera egunez. Ludotekak eta gaztelekuak Akelarrea antolatu dute, Mendaroko Udalaren laguntzarekin.

Arratsaldeko 17:00etarako deitu ditu ludotekak herriko umeak, kalejira prestatzeko, eta 17:30an abiatuko da Azpilgoetatik haurren kalejira. 18:30ak aldera arte, kalez kale ibiliko dira haurrak, azkeneko egunotan egin dituzten musuko eta mozorroak jantzita, eta 19:00etan batuko zaizkie Gaztelekukoak. 20:00ak aldera arte luzatuko da Akelarrea, eta gauean, 22:30ak inguruan, sua piztuko dute Herriko Enparantzan. Urtero legez, sutan erreko dituzte txar guztiak.

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza