Santanetako paella lehiaketarako eta danborradetarako izena emateko epea zabaldu dute Mendaron

Barren.eus 2022ko eka. 16a, 15:16

Santanetako jai-egitaraua ixteko beste bilera bat antolatu du Mendaroko Udalak ekainaren 24rako (barikua). Egitarauan lekua izango duten Santanetako Kuadrilla Eguneko paella lehiaketarako eta haurren zein nagusien danborradetarako izena emateko epeak zabalik daude.

Santa Ana jaiak antolatzeko bilera irekia antolatu du Mendaroko Udalak ekainaren 24rako (barikua). Lagun Betikoak elkartearen ondoko lokalean egingo dute bilera, 19:00etan. Udaletik parte hartzera eta ekarpenak egitera deitu dute.

 • Paella lehiaketa
Uztailaren 23an egingo den kuadrillen eguneko paella lehiaketarako izena emateko epea zabaldu du Udalak. Hilaren 26ra arte egongo da izena emateko aukera Uztargi, Ormola eta Aitzbeltz tabernetan. 10 euro ordaindu beharko dira eta prezioaren barruan sartuko da Udalak banatuko duen kamiseta ere. Paella lehiaketa 13:00etan hasiko da eta 14:30erako amaituta izan beharko da. Parte-hartzaileek derrigorra izango dute Udalak emandako osagaiak erabiltzea.

 • Danborradetarako izena emateko epea ere, zabalik

  • HAURREN DANBORRADA: Uztailaren 24an ospatuko dute Mendaron Umeen Eguna, eta ohi legez danborrada egingo dute arratsaldean, 18:00etan. LH1etik LH6ra arteko ikasleek izango dute parte hartzeko aukera. Hala ere, HH5ekoei ere zabaldu diete aukera egun horretan danborrada aurretik goxokiak banatzen ibiltzeko. Danborradara joan nahi dutenek Arno Guraso Elkarteak familiei zabaldu dien formularioa bete beharko dute. Azken eguna: ekainaren 28a. Entsegu egunak uztailaren 5, 12, 19 eta 21ean izango dira. Frontoian egingo dituzte entseguak, 19:30ean, eta bai entsegu egunetarako eta baita danborrada egunerako ere gerriko bat inguratzeko eskatu diete antolatzaileek gurasoei. Danborrak Arnokoek eurek banatuko dizkiete.
  • NAGUSIEN DANBORRADA: Santio Egunez, uztailaren 25ean, izango da helduen danborrada, eta aurreratu dituzte zeintzuk izango diren entsegu egunak. Uztailaren 6, 13 eta 20an. Entseguak frontoian egingo dituzte, 21:00etan

2022 06 16 danborrada mendaro santanak 2019 BARREN