Bi urteko etenaren ostean, hemen dira Trinitate Jaiak

Barren.eus 2022ko eka. 10a, 10:58

Dena prest dago Elgoibarren zein Mendaron, asteburu honetan murrizketarik gabeko lehenengo Triniatate Jaiak jaiak ospatzeko. Asteburuko ekintzarik aipagarrienak eta antolatzaileen berbak jaso ditugu aste honetako BARREN aldizkarian.

Elgoibarko Baserrietako Sagardo Lehiaketa antolatzen duen Zazpiki elkarteko kideen, Trinitateetako azoka berezia antolatzen duen Debemen elkartearen, eta nagusien zein umeen danborradak antolatzen dituzten Atabal eta Inazio Bereziartua eskolako arduradunen hitzak jaso ditu BARRENek Elgoibarko trinitateak nolakoak izango diren ideia bat egiteko. Era berean, Trinitate jai batzordeko kidea den Angel Mari Iriondok eman digu Mendaroko Trinitate jaien berri. 

Hona 2022ko Trinitate Jaietarako egitaraua, Elgoibarren eta Mendaron:

2022 06 10 egitaraua trinitateak elgoibar mendaro barren

2019an ospatu ziren azkenengoz trinitateak Elgoibarren zein Mendaron.

2022 06 10 trinitateak Mendaro 2019 bizipoza 

∞Lotura duten albisteak: