Trinitate jaietako egitaraua ezagutzera eman dute

Barren.eus 2022ko mai. 27a, 13:20

Bi urtean ospatu gabe egon eta gero, bueltan dira Trinitate jaiak ere. Ohiko jaien esentziari eutsiko diotela azaldu dute Udaletik, eta prestatu duten egitarauaren berri ere eman dute.

Trinitateetarako lau eguneko egitaraua antolatu du Elgoibarko Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, eta jai hauen ohiko esentziari eutsiko diote la esan dute, "erromeria, kaleko margo lehiaketa, azoka berezia, danborrada edota artisau azoka, beste askoren artean".

 • Honakoa da Elgoibarko 2022ko Trinitate jaien egitaraua:

4 LARUNBATA

  • 9:00etatik 10:00etara: “IX Kaleko Margo Lehiaketa”, 18 urtetik gorakoentzat. Euskarriak Elgoibarko parrokiako arkupeetara eraman beharko dira zigilua jartzeko eta izena emateko. Antolatzailea: Egur Arte Tailerra (Informazioa: 666 557 538).
  • 13:00etatik 14:00etara: IX. Kaleko Margo Lehiaketako lanak parrokiako arkupeetan entregatu beharko dira.
  • 14:30ean: IX. Kaleko Margo Lehiaketaren sari banaketa, parrokiako arkupeetan.


10 OSTIRALA

  • 18:00etan: Erromeria, Kalegoen plazan. Antolatzailea: Emudafe.
  • 23:00etan: Maraca Diabloren kontzertua, Kultur Etxeko sotoan. Antolatzailea: Sinuose.


11 LARUNBATA

  • TRINITATEETAKO XIX. AZOKA BEREZIA, Aita Agirre plazan.
      10:00etatik 14:30era: herriko baserrietako produktuen salmenta.
      10:00etatik 17:00etara: Elgoibarko baserrietan hazitako abereen erakusketa, Aita Agirre plazan.
      11:00etan: Kalitatezko produktuen dastaketa (“Euskal Baserrietako Lumagorri” oilaskoa, aire librean hazitako “Basatxerri” txerrien saiheskia eta hirugiharra), Elgoibarko baserri auzoetako ordezkarien laguntzarekin. Elgoibarko baserrietako sagardo lehiaketa eta dastaketa, Zazpiki Kultur Elkarteak antolatuta. Lekuederreko karpan. Antolatzaileak: Elgoibarko Udala eta Debemen elkartea.
  • 12:00etan: I. Bereziartua Musika Eskolako trikitilarien kalejira.
  • 18:00etatik 19:30era: Mauxitxa Txarangaren Kalejira, Mauxirekin eta Kiribilekin, Kalegoen plazatik hasita.
  • 23:00etan: NAGUSIEN DANBORRADA, UDAL MUSIKA BANDAk lagunduta, Kalegoen plazan.


12 IGANDEA, “TRINITATE EGUNA”.

  • 9:00etan: DIANA, Udal Txistulari Taldearekin.
  • 10:00etatik 14:30era: XXVII. ARTISAU AZOKA, Lekueder parkean.
  • 11:00etan: MEZA, San Bartolome parrokian. Parrokiako Abesbatzak kantatuko du.
  • 12:00etan: HAURREN DANBORRADA. Antolatzailea: Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskola.
  • 17:30etik 19:00etara: ERRALDOI, BURUHANDI eta ZEZENZIKLETEN KALEJIRA, Elgoibarko Dultzaineroekin batera. Lekueder: buruhandirik gabeko gunea.

2022 05 27 danborrada elgoibar 2022 kartela

∞Lotura duten albisteak: