Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 05 KabalgataErregeak Elgoibar eta Mendaroko etxeetatik pasatu aurretik herriko kaleak bisitatu dituzte arratsaldez. (Argazkiak dauzka)

Elgoibarren Santa Klaratik abiatu da kabalgata. Erregeak zaldiz, pajeak eta argi zein soinuak lagun zituztela. Kalegoen plazan jaiotza bizidunaren aurrean agurra dantzatu dute lau gaztetxok eta soinuekin ere musika pieza bat jo dute. Erregeek urrea, mirra eta intsentsua eman diote Jesus jaioberriari eta ondoren herriko kaleetan ibili dira goxokiak jende artera botaz.

San Lazaro egoitzan geldialdia egin dute eta hango adinekoek eta bisitan joandako zenbait umek opariak jaso dituzte hiru erregeen eskuetatik.
Berriz Kalegoen plazara iritsita umeen gutunak jaso dituzte.

Mendarora ere Ospas aldetik iritsi dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar eta herriko ibilaldia zaldi gainean egin dute han ere eta bidean barrena herriko hainbat musikarik abestiak eskaini dizkiete erregeei. Gero Ikastolako patioan egin dute jaialdia eta erregeei eskutitzak emateko aprobetxatu dute aukera umeek.

Eskatutako oparia ekarriko die ala ez? Ondo ala gaizki portatu diren, hor dago gakoa.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza