Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Menditik Elgoibarko kaleetara jaitsi dira gaur Olentzero eta Mari Domingi eta herriko kaleak kalejiran gurutzatu ostean, umeen eskutitzak jaso dituzte Kalegoen plazan. Hain zuzen ere, plaza jendez betetzeko egitaraua zuen prestatuta Elgoibarko Izarrak eta lortu du. (argazki bilduma dauka)

Elgoibarko Izarraren aldeko tonbolan jende askok erosi ditu boletoak eta Kalegoen plazan jarri duten karpa bete egin da 14:00etan, Milar-Birek emandako telebista zozketatu dute-eta. 14:15ean egin dute zozketa eta Raul Garciak irabazi du telebista. 

Mendaron, berriz, arratsaldez egin diete bisita Olentzerok eta Mari Domingik ume mendaroarrei. Trinitateko baselizan jaso dituzte haurrek idatzitako eskutitzak. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza