Elgoibarko eta Mendaroko errege kabalgatak bihar, 18:00etan

Barren.eus 2022ko urt. 4a, 14:45

Urtarrilaren 5ean erregeen kabalgatak izango dira Elgoibarren eta Mendaron, urteroko modukoak izango ez diren arren.

Bai Elgoibarkoa eta bai Mendarokoa 18:00etan abiatuko dira eta ohiko ibilaldia egingo duten arren, ez da geldialdirik izango. Mendaroko Udalak eta Arno Guraso Elkarteak eta Elgoibarren antolakuntzaz arduratzen diren katekesiko kideek eskatu dute segurtasuna bermatzeko jende pilaketak saihestea eta eskutitzak erregeei eskura ez emateko, horretarako ipini baitituzte postontzi eta zakuak. Bestalde, aurten gozokirik ez dutela banatuko ere jakinarazi dute.

2022 01 04 erregeen kabalgata mendaro barren