Olentzeroren eta Mari Domingiren mezua

Barren.eus 2021ko abe. 23a, 16:18

Elgoibarko eta Mendaroko kaleetan barrena pasatuko dira Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 24an, eta mezua ere bidali diete umeei.

Hona Olentzerok eta Mari Domingik Elgoibarko umeei zuzenduriko mezua:

 Elgoibarren, 12:00etan Maalatik abiatuta, San Frantzisko eta Errosario kaleak pasatu ostean Kalegoen plazara zeharkatuko dute bihar, eta Santa Ana kalean amaituko da kalejira. Dagoeneko postontziak jarri dituzte herriko hainbat txokotan gutunak botatzeko: Kalegoen plazan, Kultur Etxe kanpoan eta Aita Agirre kulturguneko barruko sarreran. Bestalde, 13:15ean mezu bat zabalduko dute streaming bidez Youtubeko Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea kanaletik.

Mendaron 17:00etan egingo dute Olentzerok eta Mari Domingik kalejira, baina kalejira osteko montxorra ez egitea eta gozokiak ez banatzea erabaki dute antolatzaileek. Umeek udaletxe aurreko zakura bota beharko dituzte eskutitzak.

2021 12 23 olentzero mari domingi mezua elgoibar barren