Jaiotzak ikusgai Garagartzako eta Azpilgoetako elizetan

Barren.eus 2021ko abe. 23a, 15:19

Bi jaiotza prestatu ditu Gabon garairako Mendaron herritar talde batek. Jaiotza horiek ikusgai ipini dituzte Garagartzako eta Azpilgoetako elizetan. Ehunka piezaz osatutako jaiotzak ikusteko aukera arratsaldero egongo da; Garagartzan 16:30etik 17:30era eta Azpilgoetan 17:30etik 18:30era,  abenduaren 26tik urtarrilaren 9ra bitartean.

Herritarrei zein bisitariei eskatu diete arduraz jokatzeko, jaiotzak ez ukitzeko eta uneoro jarraitzeko arduradunek ipinitako neurriak. Aldi berean, Covid-19a saihesteko ezarritako prebentzio neurriak betetzeko ere eskatu dute.