Boluntarioak behar dituzte Mendaroko Errege Kabalgatarako

Barren.eus 2021ko abe. 23a, 15:08

 

Mendaroko Udala, lekukoa hartu eta, Errege Magoen kabalgata antolatzen hasi da urtarrilaren 5erako. 18:00etan izango da Errege Magoen etorrera eta laguntzeko boluntarioak behar dituzte.

Boluntario izateko prest daudenek aurrez eman behar dute izena udaletxeko harreran urtarrilaren 3a baino lehen. Izena eman aurretik galderaren bat egin nahi izanez gero erregistroa@mendaro.eus helbidera idatzi edo 943 033 282 telefono zenbakira deitu daiteke

Udalak kabalgatan parte hartzera animatu ditu mendaroarrak, "ilusioz beteriko gau magikoa izan dadin herriko txikienentzat".