Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 22 Arimen gaua barren elgoibar mendaroAzaroaren 1ean ospatzen da Domu Santu eguna, eta aurreko gaua izaten da arimen gaua. Gaur egun nazioarteko Halloween festarekin lotzen da ospakizun hau, baina arimen gauak tradizio luzea du Euskal Herrian ere.

1950eko hamarkadara arte, gutxienez, gure herri eta eskualde gehienetan bizirik iraun zuen ohitura izan zen, eta ohikoa zen, esaterako, kalabazak edo arbiak hustu eta aurpegi itxura ematea. Barruan kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan jartzen ziren argiztatuta, bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko. Horrelako tradizioak berreskuratu nahi dituzte Elgoibarren eta Mendaron, eta horretarako elkartu dira hainbat eragile. Elgoibarren, Atxutxiamaika, Ludoteka, Gaztelekua, Liburutegia, Haritz dantza taldea eta Musika Eskola aritu dira ekitaldiak antolatzen Udalarekin elkarlanean, eta Mendaron, berriz, Udal Ludotekak eta Gaztelekuak eta Arno Guraso Elkarteak antolatu dituzte ekintzak.

2021 10 22 arimen gaua egitaraua elgoibar mendaro

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza