Lora eskaintza egin diote Amabirjinaren irudiari

Barren.eus 2021ko urr. 5a, 11:14

Errosario kaleko jai-batzordeak amaitutzat eman zuen bere jarduna 2016an, eta jaiak antolatzeari laga zioten, zenbait ekitaldi mantendu zituzten arren. Pandemiak, baina, bertan behera laga ditu horiek ere, tartean urriaren 7an egin ohi duten salbea.

Joan den zapatuan egin zuten Errosarioko Amaren eztata-dantzarekin batera, Amabirjinaren irudiari urtero egiten dioten lora eskaintza da bizirik dirauen ohitura bakarra Errosario kaleko jaien bueltan.

"Diru pixkat daukagun artean Errosarioko Ama Birjinari ez zaio lorerik faltako", esan zuten orain dela bost urte Errosarioko jai-batzordeko kideek, kaleko jaiak antolatzeari lagako ziotela jakinarazi zutenean. Azken 32 urteotan Roberto Merino arduratu da Ama Birjinaren irudia garbitu eta zaintzeaz; eta, urtero moduan, berak jarri zizkion lorak irudiari.

2021 10 02 lorak amabirjina errosario