Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 23 zapia jaioberriei mendaro santanak 2019Santa Ana jaiei loturiko tradizioa da jaioberriei festetako zapia oparitzea, eta aurtengoan festak ospatuko ez diren arren, ohiturari eutsiz, 2020. urtean jaiotako mendaroarrei zapia emango die Udalak.

Mendaroko jaietako lehen eguneko ohitura da aurreko urtean Mendaron jaio diren umeei udal agintariek jaietako zapia jartzearena, "herrira eta festetara ongietorria emateko". Aurten santana jairik ez dagoen arren, ohiturari eutsi nahi izan dio Mendaroko Udalak eta 2020. urtean jaiotako haurren gurasoei zapiak banatuko dizkiete. Udaletxeko sarreran jaso ahal izango dituzte zapiak, uztailaren 30era bitartean, 08:00etatik 14:00etara.

2021 07 23 zapia mendaro jaioberriei santanak 2019 taldea

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza