Santanetarako ekintza bereziren bat antolatzeko, bigarren bilera batera deitu ditu Mendaroko Udalak herritarrak

Barren.eus 2020ko uzt. 9a, 12:52

Santa Ana jairik ez zela izango zabaldu zuen Mendaroko Udalak, baina ekintza sinbolikoren bat antolatzeko aukera baztertu gabe.  Eta horretarako, bigarren bilera bat deitu dute biharko.

Lagun Betikoak elkartearen lokalean izango da, 19:30ean, eta parte hartzera deitu dituzte herriko eragileetak ordezkariak eta interesa izan dezaketen gainerako guztiak. Bilerara doazenek maskara eraman beharko dute.

Biharkoaren aurretik, uztailaren 1ean, beste bilera bat egin zuten Mendaron, Udalak deituta, eta hogei lagun inguruk parte hartu zuten.