Santa Ana jaietan ekintza bereziren bat antolatzeko helburuarekin, jai bilera antolatu du Udalak

Barren.eus 2020ko eka. 30a, 12:19

Santanak antolatzeko jai-batzordearen bilera egingo dute asteazken honetan, uztailaren 1ean, Lagun Betikoak elkartearen lokalean.

 Bilera 19:30ean izango da. Segurtasun neurri oro bermatzeko maskararekin joatea beharrezkoa izango da. Mendaroko Udalak jakitera eman duenez, Santa Ana jaietan "ekintza sinbolikoren bat" antolatzea izango da batzar hau antolatzeko arrazoi nagusia, eta parte hartzera animatu ditu jaien bueltako eragileak. Bilera irekia da, nahi duen orok har dezake parte.

Hona 2019ko Santa Ana jaiek eman zutenaren errepasoa, ARGAZKITAN

∞Lotura duten albisteak:

2020 06 30 santanak mendaro 2019 bazkaria