Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 04 sanantolinjaiak txapeljaurtiketaJoan den eguaztenean hasi ziren San Antolin jaiak Arriaga auzoan eta zapatura arte festa giroa izan da nagusi Usatorre taberna ondoko aparkalekuan jarri zuten jai gunean. Ohi duten legez, ez da dema eta lehiarik falta izan aurten ere (emaitzak, bideoa eta argazki bilduma dauzka)

Arriaga auzoko Kaxeta Auzo Elkarteko kideek ekintzaz beteriko San Antolin jaiak antolatu dituzte aurten ere. Joan den barixakuan hamargarren txapel jaurtiketa txapelketa egin zuten eta ikusle asko batu ez bazen ere, agertutako ia denak animatu ziren txapela jaurtitzen probatzera. Aitzol Urainek eta Miren Pagoagak egin zituzten jaurtiketarik luzeenak. Iaz lortutako garaipena errepikatu zuen Urainek 24,10 metroko jaurtiketarekin (iaz 24,55 metroko jaurtiketarekin gailendu zen). Miren Pagoagak 12,70 metroko jaurtiketa egin zuen.

Txapel jaurtiketaren ostean, 8. Oliba hezur jaurtiketaren txapelketa egin zuten. Gari Uzkudun gailendu zen, 14,75 metroko jaurtiketarekin. Salvador Galipienso valentziarrak ezarri zuen munduko errekorra iaz Elchen, 36,54 metroko jaurtiketarekin. 

Barixaku gauean bertsoek hartu zuten lehien lekua. 90 lagun inguru batu ziren bertso-afarian. Iker Zubeldia eta Julio Soto aritu ziren bertsotan eta bertso saioaren osteko erromeria goizaldera arte luzatu zen. 

•Eibartarrak nagusi Talde Desafixuan

Zapatuan Arriaga auzoko VI. Mus txapelketarekin hasi ziren ekintzak. Patxi Beitiak eta Riojak osatutako bikoteak irabazi zuten txapelketa. Patata-tortila lehiaketa ere egin zuten eta Leire Ansolak eta Itxaso Irazabalek aurkeztutakoak jaso zuen lehen saria. Taldekako Desafixua egin zuten gero, bigarren urtez jarraian. Hiru gazte taldek hartu zuten parte bost jokoz osatutako lehian, eta Eibartik etorritako taldeak irabazi zuen desafioa. Zapatu gauean herri afaria egin zuten eta 130 lagun batu ziren Sahatzuk prestatutako afarira. Laja eta Mikelen trikiti doinuek girotu zuten afalostea. 

Errifetako zenbaki sarituak

Honakoak izan dira zozketako zenbaki sarituak:

    • Lehen Sariko (Kanariar Uharteetara bi lagunentzako bidaia) zenbaki saritua: 1526. Inma Almenara izan da saritua.
    • Bigarren sariako (janariz eta edariz betetako gurdia) zenbaki saritua: 4138Jose Gallardo izan da saritua.

Hona hemen 2015eko San Antolin jaietako argazki bilduma eta bideo laburpena:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza