Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Amaitu dira jaiak Mendaron. Aurten bi asteburutan ospatu dituzte santanak. Koadrilen egunarekin, eta ume zein zaharren egunekin hasi zituzten festak aurreko astean, eta Santixao eta Santana egunak ospatu dituzte joan den asteburuan. Santixao bezpera egunean, barixakuan, hasi ziren ofizialki jaiak txistularieik bota zuten txupinazoarekin. (argazki bilduma dauka)

Festa eta lehia uztartzen dituen koadrilen arteko lehiaketa egiten dute Mendaroko jaietan, eta Nerea Roteraren koadrilak irabazi du aurten. Amagoia Basurtoren koadrila sailkatu da bigarren postuan eta Jon Rubiorena hirugarren. Lehiaketako probarik arrakastatsuenetarikoa izaten playback lehiaketa, eta aurten ere ikuskizuna eskaini zuten oholtza gainera igo ziren lagunek. Epaimahikideek Oskorriren Polka abestiarekin playback-a egin zuten Nerea Rotetaren koadrilari eman zioten lehen saria. Garbiñeren koadrilak lortu zuen bigarren postua, Lolitaren Sarandonga abestiarekin. 

Santanak 2015, irudietan:

Santana Eguneko argazki bilduma (uztailak 26)

Santixao Eguneko argazki bilduma (uztailak 25):

Santixao bezpera eguneko argazki bilduma (uztailak 24):

• Koadrilen eguna eta zahartzaroari omen eta haurren eguna (uztailak 18 eta 19) 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza