Bertan behera geratu da Elgoibarko Izarraren Txiki eguneko herri-bazkaria

Barren.eus 2015ko uzt. 29a, 05:43

Elgoibarko Izarrak bertan behera laga du Txiki eguneko aurtengo herri-bazkaria, behar beste jende animatu ez delako.

Elkarte euskaltzaleak penaz hartu du erabakia eta eskerrak eman nahi dizkie aurtengo bazkarirako izena eman duten herritarrei zein bazkaria eman behar zuen Sigma jatetxeari.

Elgoibarko Izarrak, udazkenean erabakiko du aurrerantzean Txiki eguneko bazkariarekin zer egingo duten.