Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 22 santiagoeguna sigma2013Santiago egunaren bueltan antolatzen dituzten jaiak ospatuko dituzte Sigmako bizilagunek asteburuan. (egitaraua dauka)

Santiago Eguna ospatuko dute bihar, uztailak 25, Sigman. Orain dela urte batzuk egiten zituzten jaiak berreskuratzeko ahalegina egin zuten iaz Sigmako auzolagunek eta aurtengorako ere ekintzaz beteriko egitaraua prestatu dute.

• Sabin Txurrukari omenaldia

Goizean goizetik hasiko dira bihar ospakizunak. 9:00etan jaurtiko dituzte txapliguak eta 10:00ean auzoan hildakoen omenezko meza ospatuko dute auzoko kaperan. Ondoren, 35. Sigmako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte. Aurten gainera, txapelketan hainbat alditan parte hartu izan duen Sabin Txurruka "Txutxo" pilotaria omenduko dute antolatzaileek. Sallobenteko frontoiaren mendeurrenean, 2011n, ere jaso zuen omenaldia Sabin Txurrukak. Alebin mailako finala jokatu dute lehenik Beñat Juradok eta Alex Berguak batetik, eta Iker Izagirrek eta Gabriel Plazak bestetik. Senior kategorako bigarren mailako finala jokatuko dute gero, Gallastegi eta Unanuek osatutako bikoteak Leiaristi I eta Leiaristi II-aren aurka. Ondoren, lehen mailako finala jokatuko dute Txurruka I eta Agirrebeñak osatutako bikoteak Egaña eta Txurruka II-aren aurka. Azkenik, beteranoen arteko lehian Etxeberria eta Berazak Telleria eta Astigarragaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Ohi duten legez, txapelketako antolatzaileek jan edana eskainiko diete Sigmako frontoian batzen diren ikusleei. Zapatu arratsaldean mus txapelketa eta igel toka txapelketa egingo dituzte, eta ume eta gaztek Gorriti eta bere animaliekin gozatzeko aukera izango dute.

Domekan umeentzako hainbat ekintza izango dira. Aire libreko marrazki lehiaketa egingo dute eguerdian eta umeentzako jolasak izango dira arratsaldean. Txokolatadarekin amaituko dira jaiak. Hona hemen Sigmako jaietako egitaraua:

2015 07 22 sigmakojaiak eguitaraua

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza