Maalako jaiak magiaz beteta datoz

Barren.eus 2015ko uzt. 22a, 13:14

Maalako jaiak joan den zapatuan hasi ziren bosgarren Maala-Azkarate igoerarekin, baina gaur (uztailak 22) ospatuko dute egun handia: Madalena Eguna. Magia ukitu handia duen egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Hasteko, gaur arratsaldean ikuskizuna eskainiko du Niala mago elgoibartarrak. (egitaraua dauka)

Meza nagusiarekin hasi dute gaur Madalena Eguna maalatarrek, eta arratsaldean umeentzako ikuskizunek eta musikak girotuko dute festa. Hasteko, 19:30etik aurrera umeentzako jolasak egongo dira Maalako parkean eta Niala magoak ikuskizuna eskainiko du. Magia kontuak ez dira gaur amaituko, bihar ere lekua izango baitute egitarauan. Pantzika eta Txinpartak magia eta musika ikuskizuna eskainiko dute-eta Maalako parkean. Aurrez, umeentzako marrazki lehiaketa egingo dute. 19:30etik aurrera izango da. 

• Gilda Lehiaketa

Gaurtik barixakura bitartean Gilda Lehiaketa egingo dute Maala inguruko eta herriko hainbat tabernatan. Hona hemen parte hartuko duten ostalariak: Gabi, King-Kong, Xagua, Viento Sur, Ilunpe, Malape, Txarriduna, Iriondo eta Pilon. 

2015 07 22 maalakojaiak egitaraua