Santa Ana jaiak antolatzeko bilera irekia, martxoaren 6an

Barren.eus 2020ko mar. 3a, 12:54

2020ko Santa Ana jaiak prestatzen hasteko bilera irekia antolatu du Mendarko Udalak bariku honetarako.

Mendaroko jaiak ailegatzeko denbora dezente falta den arren, jaietako egitaraua lehenbailehen prest izateko bilera irekia antolatu du Udalak. Azaldu dutenez elkarte, eragile eta interesa duten norbanakoei zuzendua dago bilera. Besteak beste, honako gaiak landuko dituzte: jaietako egun bakoitza noiz ospatu, herritarren ekintza gogokoenak identifikatu, musika talde gustokoenak, e.a.

Bariku honetan, hilaren 6an, izango da bilera, 19:00etan hasita, Lagun Betikoak Elkartearen lokal txurian. Edozein zalantzaren aurrean, Udalera bertara daiteke, 943 033 282 telefono zenbakira deitu edota kultura@mendaro.eus helbidera idatzi.

 ∞Lotura duten albisteak: