Goizetik goizaldera arte ospatuko dute ikasleek Bosko Eguna

Barren.eus 2020ko urt. 31a, 13:52

Bosko Eguna eta IMH Eguna ospatzen dihardute irakaskuntza ertaineko ikasleek eta irakasleek. Goizean goizetik hasi dituzte egun honetan jokatu ohi dituzten lehiak eta jolasak. Gauean ere segida izango du festak, hiru taldek kontzertua emango baitute gaztetxean, Bosko gaueko musika jaialdian.

 IMHn hildkoen omenezko minutu bateko isilunea eginez hasi dute IMH Eguna, baina hortik aurrerakoan alaitasuna izan da nagusi antolatu dituzten era guztietako ekintzetan.
IES Elgoibar BHI institutuan joan den eguaztenean hasi zituzten Bosko Egunaren bueltako ospakizunak, 2019-2020ko literatura lehiaketako sariak banatu baitzituzten (ikus hemen sari-banaketa ekitaldia). Gaur, berriz, era guztietako lehiaketekin ospatzen ari dira ikasleen zaindararen euna. Krosa, tortilla txapelketa, kirol lehietako finalak, antzerkia, mozorro desfilea... askotariko ekitaldiak prestatu dituzte.
Meka GLHBI ikastetxean ere, ikasle zein irakasleak "giro ederrean" ospatzen ari direla Bosko Eguna jakinarazi dute.

2020 01 31 boskoeguna bhi institutua elgoibar literaturasariak EuskeraDBH
  • Bosko Gaua, Sutegixa gaztetxean
Bosko Egunak ikastorduetatik kanpo ere izango du jarraipena, Maalan egingo duten bazkariarekin lehenik eta artatsalderako eta gauerako prestatu dituzten musika emanaldiekin gero. Betisua txarangak girotuko ditu kaleak lehenik, 19:00etatik aurrera.  Bosko Gaua musika jaialdia 22:00etan hasiko da eta goizaldeko 6:00ak bitartean hiru talde igoko dira oholtza gainera: Eibar eta Ermuko bost gaztek osatzen duten Parrapas Erromeria taldea, Salda Dago eta Iker Domaika. Sarrera, 4 euro. Napolitanak ere salduko dituzte, euro batean.

2020 01 28 bosko gaua sutegixa gaztetxea elgoibar kartela