Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 01 05 Erregeak MendaronSanta Kurutzetik behera iritsi dira Errege Magoak Mendarora, zaldi banatan. Aurretik, dozenak neska-mutilek argia egin diete bidean kandilekin, eta herriko hiru auzoetara iritsi dira erregeak eta haien segizioa. Argazkiak dauzka

Ikastolako frontoian bukatu dute Arno Guraso Elkarteak antolatutako desfilea, eta han, erregei gutunak emateko aukera izan dute umeek. Umeak banan-banan altzoan hartu eta kontu-kontari aritu dira haiekin erregeak. Paul Lopezek egin ditu aurkezle lanak. 

Ikastolako patiora sartu direnean, txalaparta hotsarekin agurtu dituzte erregeak Andoni Zulaika eta Xeber Loiola herriko txalapartariek, eta txaloka hartu dituzte patioan bildutako haur eta gurasoek. Ondoren, Onintza Loiola eta Ainhoa Urbietak espreski ekitaldirako sortutako bi kantu abestu dituzte neska-mutilek, haietako bat Andoni Zulaikak, Mikel Tellabidek eta Leire Perezek gitarrekin lagunduta.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza