Opariz beteta iritsi dira ekialdeko Errege Magoak

Barren.eus 2020ko urt. 5a, 19:20

Santa Klara aldetik iritsi dira ekialdeko Errege Magoak Elgoibarrera, zaldiz. Kalegoen plazan jendez gainezka zeogen Meltxor, Gaspar eta Baltasar iritsi direnean. Parrokiako estalpean zegoen Jesus haurtxoa bere guraso Maria eta Joserekin, eta hura gurtzera gerturatu dira erregeak. Ondoren, herria zeharkatu dute zaldi gainean, herritarrei goxokiak banatzen. 

 Meltxor, Gaspar eta Baltasar opariz beteta iritsi dira Elgoibarrera. Santa Klara aldetik sartu dira Kalegoen plazara, eta han egin diete harrera herritarrek. Jesus haurtxoari urrea, intsentsua eta mirra eskaini dizkiete erregeek, eta gero herrian zehar egin dute desfilea zaldi gainean. San Lazaro egoitzan egin dute urteroko geldialdia, hango egoiliarrei ere opariak banatzeko. Hango lanak amaitu ostean, Kalegoen plazara itzuli dira berriz, Elgoibarko umeen gutunak jasotzera. Gauean izango dute lana, etxez etxe opariak banatzen. Bihar, Kristau ikasbidekoen mezan ere hartuko dute parte erregeek.