Ekialdeko errege magoak urtarrilaren 5ean ailegatuko dira gurera

Barren.eus 2020ko urt. 2a, 14:39

Ekialdeko errege magoen desfilea urtarrilaren 5ean, domekan, izango da, bai Elgoibarren eta baita Mendaron ere.

 Parrokiako Katekesiak antolatzen du ekimen hau Elgoibarren. 17:00etatik aurrera jaiotza biziduna jarriko dute parrokiako atarian, eta 18:00ak aldera iritsiko dira errege magoak Santa Klara aldetik. Herri osoa zeharkatuko dute, eta Maalara iristean, San Lazaro egoitzan egingo dute geldialdia, hango egoiliarrei opariak banatzeko. Handik irtetean Kalegoen plazarako bidea hartuko dute, eta udaletxe azpian jasoko dituzte umeen gutunak.
Mendaron, Arno Guraso El-karteak antolatzen du desfilea. Lizarpetik behera iritsiko diraerregeak herrira 18:00ak aldera, eta herrian zehar ibili ondoren, Ikastolako patioan jasoko dituzte umeen gutunak.

2020 01 02 erregeak mendaro 2019