Olentzerok eta Mari Domingik egin dute kalejira Mendaron

Barren.eus 2019ko abe. 24a, 19:55

Goizean Elgoibarrera bisita egin ostean, Olentzerok eta Mari Domingik arratsaldean Mendaron ere egin dute kalejira.

Etxeetara opariak eraman aurretik herriko kaleak traktorean pasatu dituzte Garagartzatik abiatuta Mendaron Mari Domingik eta Olentzerok. Trikitixa, pandero eta txistu doinuz eta gabon kantuz lagundu dituzte dituzte herritarrek eta ordainetan goxokiak jaso dituzte. Auzoetan barrena ibilbidea egin ondoren herritarrak udaletxetik agurtu dituzte mendaroarrak eta nahi izan dutenek eskutitzak utzi ahal izan dituzte beraientzat udaletxepean.

 

ARGAZKIAK