Abenduaren 24an etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi Elgoibarko eta Mendaroko bizilagunei opariak banatzera

Barren.eus 2019ko abe. 20a, 11:13

Olentzero eta Mari Domingi martitzenean etorriko dira Elgoibarrera eta Mendarora opariak banatzera. Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaikak antolatu du Olentzero eta Mari Domingiren kalejira Elgoibarren.

 

Kalegoen plazan hasita, 9:00etan egingo dute diana. 10:00etan San Lazaro egoitzan abestuko dute, eta ondoren, Eguneko Zentroan. 11:00etan agurra egingo diete Olentzero eta Mari Domingiri Kalegoen plazan, eta segidan abiatuko dira kalejiran. Herri osoa zeharkatu ostean, umeen gutunak jasoko dituzte elizako arkupeetan.

Elgoibarko lanak bukatu ondoren, Mendarora abiatuko dira. Musika Eskolak antolatuta, 17:00etan abiatuko dira Garagartza auzotik, Moxuanetik (Euria bada, 17:30ean), eta 18:30ean udaletxeko balkoira irtengo dira herritarrak agurtzera.

2019 12 20 olentzero domingi mendaro

∞Lotura duten albisteak: