BIDEOA: Mendaroko Kontzezio Azoka

Barren.eus 2019ko abe. 12a, 10:27

Mendaroko Kontzezio Azoka eguneko laburpen bideoa duzue hau.

Eguraldi dotorearekin jai-giro aparta izan zuten abenduaren 7an Mendaroko Kontzezio azokara batu zirenek. Baserriko sasoiko jenero onena dastatu eta erosteko aukera izan zuten, bai eta artisau lantzak erostekoa ere.

Herriko dantzarien dantza saioa, Rockalean taldearen emanaldia eta sagardo lehiaketa izan ziren goizeko ekintza nagusiak, eta herri-kirol saioa arratsaldekoa. Sagardo lehiaketa Aburuzak (Aduna) irabazi zuen, eta arratsaldean, Urrezko aizkolari kopako lehen finalerdia jokatu zuten Eneko Otaño eta Julen AlberdiTxikia IV.ak, eta 12 kana erdiko enbor 28:31ko denboran ebagita, bigarrena sailkatu zen finalerako. Mikel Lopetegi eta Imanol Albizu Goikoetxelehiatu ziren harri jasotzen. 100 kiloko harri zilindroarekin, kubikoarekin eta bolarekin hiru minutuan zeinek altxaldi gehiago egin jokatu zuten, eta Lopetegi gailendu zen, 82 jasoaldirekin. Gabonetako Emakumezkoen Ingude Txapelketako hirugarren jardunaldia ere jokatu zuten. Maite Ariztegi eta Garazi Arruti aritu ziren 10 kiloko ingudearekin minutu eta erdiz lanean, eta Ariztegi nagusitu zen, Arrutik baino zazpi altxaldi gehiago eginda: 92.

Herri kirol saioaren ondorena Rockalean taldeak eta Esther eta Pius DJ-ek girotu zuten eta Arno Guraso Elkartekoek txahal erre pintxoak banatu zituzten.

2019 12 07 Kontzezio azoka gurdia Izeta