Eguraldi onarekin jendetza batu da Mendaron Kontzezio Azokan

Barren.eus 2019ko abe. 8a, 14:21

Eguraldi dotorearekin jai-giro aparta izan zuten atzo Mendaroko Kontzezio azokara batu zirenek. [Argazki bilduma barruan]

 Baserriko sasoiko jenero onena dastatu eta erosteko aukera izan zuten, bai eta artisau lantzak erostekoa ere. Goizean, herriko dantzariek euskal dantza saioa ere eskain zuten Herriko Enparantzan egokitutako karpan, eta arratsaldean, herri-kirolek hartu zuten frontoia. Rockalean taldea gonbidatu zuten eguerdi partea eta iluntzea girotzeko, eta luzatu zen jaia goizaldera arte.

2019 12 07 Kontzezio azoka gurdia Izeta