Arimen Gaua antolatu dute Mendaron

Barren.eus 2019ko urr. 24a, 17:20

Arimen gaua antolatu dute Mendaroko Arno guraso elkarteak, ludoteka eta gaztelekuak eta Udalak elkarlanean, urriaren 31rako.

 

Aurrez, domeka honetan, urriaren 27an, Beldur Etxe bihurtuko dute San Agustin kulturgunea, 17:00etatik aurrera. Hilaren 31ko festa ludotekan hasiko dute, 17:30ean. Aurpegiak margotu, eskulanak egin eta galleta tailerra egingo dituzte, besteak beste. Ondoren, 19:30ean, kalejiran irtengo dira buruhandiekin, eta 21:00etan, afari beltza egingo dute Gaztelekuan.

2019 10 24 arima gaua mendaro egitaraua5

2019 10 24 arimen gaua mendaro 2017 arno