K.O. Etiliko musika talde arabarra Kaos Etilikoko abeslari izandako Zigor Lezak beste musikari batzuekin sortu zuen taldea da. Punk rock doinuak joten dituen taldea da. Elgoibarren emango duten kontzertua 23:00etan hasiko da, Maalako parkean.
Iaz, Elgoibarko kinto-ospakizunen estreinako egunean 23 taldek hartu zuten parte, eta mila lagun inguru batu ziren guztira. Adin guztietako elgoibartarren topaketa sustatu nahi duen ospakizuna dela azaldu zuten iaz antolatzaileek, "jai honen helburua da herritarrek herriarentzat jai giroa sortzea", adierazi zuten antolakuntza taldeko kideek.
Hortaz, bigarren ekitaldi honetan ere, adin bereko taldeak elkartuko dira jatorduen bueltan, baina gero herrian jai girorik ez da faltako denek egun bera aukeratu baitute horretarako.
∞Lotura duten albisteak: