Mendaroko Gazte Asanbladak egun osoko egitaraua prestatu du Gazte Egunerako

Barren.eus 2019ko urr. 9a, 19:07

Mendaroko Gazte Eguna egingo dute larunbatean, urriaren 12an. Eguerdian hasi eta gaueko ordu txikiak arteko egitaraua prestatu du Mendaroko Gazte Asanbladak.

 Goizeko poteoarekin hasiko da aurtengo Gazte Eguna Mendaron, 12:30ean. Iaz moduan, "makarronada" izango da gazte bazkariko menuko osagai nagusia. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu eta hortik aurrera nahi beste osagarri erabili ahal izango dituzte parte hartzaileek. 13:30ean hasiko dira sukaldatzen eta 14:30ean izango da bazkaria. Gaztetxearen kanpoan bazkalduko dute, Gaztetxe barruan euria egingo balu. Bazkalostea bingo musikatuarekin girotuko dute, eta 16:30etan hasiko dira gazte jokoak. 19:30ean Debrass Band taldeak kalejira hasiko du Gaztetxetik. Gauean ere musika izango da. Guri 5! erromeria taldeak, Belatz rock taldeak eta DJek hartuko dute parte 23:00etan hasiko den kontzertuan.
Antolatzaileek Gazte Egunerako prestatu dituzten ekintzetan parte hartzera animatu dituzte mendaroarrak, eta gogoratu dute gaztea gazte sentitzen den edonor dela.