Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Suaren bueltan eta jai-giroan ospatu zuten udaren etorrera Elgoibarren eta Mendaron, atzo, San Joan bezperan. Elgoibarko Izarrak Ekigain jaia egin zuen estreinakoz Sallobenten eta 200 bat lagun batu ziren suaren bueltan. Altzola auzoan festak ospatzen dihardute, eta San Joan su erraldoia piztu zuten Deba ibaian. Mendaron, berriz, Akelarre baten bueltan eman zioten ongi-etorria udari. (argazkiak eta bideoa dauzka)

Ekainaren 21ean izan da aurten udako solstizioa ipar-hemisferioan, udaberriari agur esan eta udan sartuko garen eguna, nahiz Europako tradizioak 23ko gauarekin, San Joan gauarekin, lotu ohi duen, kristautasunaren eraginez. Usadioak dio eguzkiak, bizitzaren jainkoak, zeruko goia jotzen duela egun horretan eta gizakion bizimodua errazagoa egiten duela horrek, eguzkiak ordu gehiagoz argitzen/berotzen duelako (informazio osoagoa: 'Ongietorria Udari' erreportajean BARREN 954. zenbakia 2015-06-19 - PDF)

Argazki bilduma:

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza