Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 09 30 ididemak aistia sanmigelak elgoibar garaikurregazEguraldi ona lagun, giro onean ospatu dituzte Aiastia auzoan San Migel jaiak, Baserri auzoetako urteko azken festak. Hona idi proba, Bola-joko eta Artza txakur txapelketako emaitzak eta hainbat irudi.

 Barikuan hasi zitzten San Migel jaiak Aiastian, kalejirarekin. Gero, iluntzean, Borja Uzuriagaren omenezko dantza saioa egin zuen Haritz dantza taldeak, Murkaikupe frontoian. Aiastiako dantzariekin batera dantzatu zuten agurra Haritzeko kideek, dantzaldiari hasiera emateko. Ondoren, Bizkaiko dantzak dantzatu zituzten, Lanestosarekin hasita. Jarraian agintariena, banangoa, makil-dantza, launangoa, ezpata-dantza, txotxongilo, erregelak eta banango zaharra eta Arratiako jota eta porrua dantzatu zituzten. Auzotarrekin batera fandangoa eta arin-arina dantzatz amaitu zuten saioa.
 • Isidro Erretegia nagusi idi-deman
Jaietako lehiei dagokionez, Azkoitiko Isidro Erretegiko idi pareak irabazi zuen Aiastiako kintopeko idi dema lehiaketa, 54 plaza eginda. Garaikurra eta mantaz gainera, 900 euro jaso zituen saritzat. Laudioko Galderren idiek lortu zuten bigarren postua, 53 plaza, 3 zinta eta 4,90 zentimetroko marka eginda. Elgoibarko Soarte sailkatu zen hirugarren postuan. Soarteren idi pareak 42 plaza, zinta laurden bat, eta 1,27 zentimetroan mugitu zuen harria.
 • Irakulis jaun eta jabe Artzain txakur txapelketan
San Migeleko XIII. Artzain Txakur Txapelketa jokatu zuten domekan, San Migel Egunean. Euskal Herriko Arraza libreko finala ere bazen Aiastiako zelaietan jokatu zen txapelketa, eta sei lehiakide aritu ziren lehian, zortzi txakurrekin. Juan Ignacio Irakulis izan zen artzainik onena. Lehen postua lortu zuen Beltz txakurrarekin eta bigarrengoa Bat txakurrarekin egindako lanagatik. Jose Antonio Arrillaga aiastiarra eta Txiki txakurra sailkatu ziren hirugarren postuan.
 • Iñaki Burunzarentzat Bola-joko txapelketa
Hiru Txirlo bola-joko txapelketan lehia estua izan zen eta lehen lau sailkatuek bota zituzten bost txirlo. Iñaki Burunzak irabazi zuen jokoa, Oier Azumendik egin zuen bigarren eta Jabier Osorok hirugarren. Sergio Rodriguez sailkatu zen laugarren postuan eta Angel Ibarluzea bosgarrengoan.

 • Txahalaren zozketako irabazlea

Urtero moduan, txahal baten zozketa ere egin dute San Migel jaien barruan eta azaldu da saritutako zenbakiaren (3754) jabea: Oier Baltzola.

2019 09 29 sanmigel aiastia txahala irabazlea elgoibar baltzola

2019 09 29 sanmigelak elgoibar aistia artzain txakur

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza